XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ildo honetatik, Herri Erakundeak, adingabeen babesaren arduraduna izaki, bere gain hartzen du jarduera sistema honen bultzatzaile eta eratzaile izateko erronka, topaguneak eta prestakuntzaguneak finkatzea sustatuz, arazo honetan murgildutako profesional, baliabide eta erakunde guztiek irizpide eta jarduera prozedura amankomunak onar ditzaten errazteko bidean uneoro.
Horretarako, honako plan honek prebentzioa, birgaitzea, hezkuntza, etab. aipatzen ditu, eta honek guztiak inplikaturiko estamentu guztien arteko koordinazio egokia eskatzen du, erakundeen arteko aurretiazko konpromisoaz lagundurik inondik ere.
7. Diagnostikoaren eta interbentzioaren INDIBIDUALIZAZIOA.Arrisku edo babesik gabeko egoeran dauden adingabeen kolektiboa sektore edo alorka banatzen duen printzipio orokorrari kontrajarri gabe, nabarmen-nabarmena da egoera indibidualen heterogeneotasuna. Hau dela eta, interbentzioa indibidualizatu behar da, eta ekintzak aniztu, egoeraren larritasunaren eta gizarte errealitate bakoitzaren berezitasunen arabera.
Beraz, kontsiderazioa norbanako bakoitzaren premietara zuzenduko litzateke. Izan ere, pertsonaren desira objektiboa da premia, bere oreka mantentzeko ezinbesteko elementuak falta zaizkiolarik edota funtzio baten ezean sortua. Eta atsekabearen prebentziorako edo konpentsaziorako baliabide egokien desira edo eskarian islatzen da.
Premia hau asetuta dagoenean, ongizatea sortzen da, bere kontzepturik zabalenean sortu ere. Diagnostiko eta interbentzio indibidualizatu baten garrantzia jasota dago 1/96 Legean bertan, ezen babes jarduera bideratu behar duten printzipioen artean adierazten du jarduera horrek
Printzipio orokor honek garrantzi berezia bereganatzen du plan orokor honetan, zerbitzu publikoek oro har eta Haurren Babesak, bereziki, herrialde garatuetan dituzten kezka eta helburuei dagokienean batik bat. Eta erabateko kalitaterako sistemetan jasotzen diren estrategiei darien oinarrizko planteamendu bat ere bada.